XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaminoa.

Aintzinako Kaminoak.

Gizonek aspaldienetako garaietatik hasita, bizi ziren lurralde sarritan malkartsu eta ibilgaitzetan zehar bide eta bidetxiorrak egin behar izan zituzten alde batetik bestera ibiltzeko.

Oraindik ere, oso ezagun ez diren zenbait lurraldetan horrelako zerbait gertatu ohi da: basoan zehar bidea irekiz bata bestearen atzetik dihoazen ibiltariek, berriro ere laister sasiek estaliko duten bidetxior bat egiten dute.

Kameluek desertuan zehar trazatzen dituzten bidetxiorrek orduren bat edo beste besterik ez dute irauten, gehienez ere egunen bat edo beste, zeren haizeak, hondarra erabiliz desegin egiten bait ditu.

Baina gizona, toki urrunen artean bere joan etorrietarako beharrezko zaizkien ibilbideak irekitzen eta irekita mantentzen saiatzen da.

Gaur egungo trafikoarentzako kaminoak.

Geroz eta garraiobide azkarragoak erabiltzen direlarik, gaur egun kamino zabal eta ahalik eta zuzenenak, ahal den neurrian bidegurutzerik eta bihurgunerik gabeak, oztopoak urrutitik ikus litezkeen moduan egin beharra izaten da: labur esanda, segurtasun handieneko kaminoak.

Garai batetako kamino bihurgunez beteen ordez, mendiarteetan aldapagoraka eta beheraka gurdibideren antzera, herri txiki polit eta bakartiak elkartzen zituzten haien ordez, gaur egun zirkulaziobide geroz eta azkarragoak egiten dira.

Orain, kamino berrien aldamenetan, hiri txiki modernoak ari dira sortzen, baina ez alafede, kanpandorre baten edo gaztelu baten inguruan, komunikazio bide azkarrek beharrezko dituzten industribildumen inguruetan baizik.